Nola erosi

1.) Orrialde nagusian produktuak agertzen dira, hauen salneurriarekin eta zer-nolakoekin. Erosi edo informazio gehiago jaso nahi badugu, produktuaren gainean sakatu behar dugu.
2.) Produktu bat erosi nahi badugu, haren gaineko informazioa dagoen orritik bertatik “saskira gehitu” sakatu behar dugu eta, era horretan, produktua saskira gehituko dugu.
3.) Erosi nahi ditugun produktu guztiak hautatu eta gero, “erosi” botoia sakatu behar dugu, orriaren beheko aldeko ezkerreko aldean agertzen dena.
4.) Eskaera egiteko, saskiaren edukia aztertuko dugu, nahi ditugun produktuak kenduz edo aldatuz. Eskaera orria beteko dugu (aurretik izena eman dugun bezeroak bagara gure izena eta pasahitza sartzearekin aski izango da) eta “eskaera egin” botoia sakatuko dugu.

5.) Hautatu dugun ordainketa moduaren arabera, horri dagokion leihoa irekiko da edo eskaera gauzatuko da. Irakurle Klubeko bazkideek “socio” ordainketa modua aukeratu behar dute. Kontuan hartu behar da web gunean ez dira egiten deskontuak. Fakturatzeko orduan egiten da.
6.) Eskaera bideratuko dugu eta ahal bezain pronto helaraziko dizugu.