1937ko udaberriko lehenengo egunak dira. Mari eta Martin neska-mutikoak, aittitte Eleuteriogaz batera, Durangora bidean doaz tropa faxistak Intxortako frontearen kontrako erasoaldiari ekitear direla. Faxistak errukirik barik bonbardatuko dituzte Elorrio eta Durango, gure protagonistak lekuko direla. Gure herriak gogoratzen duen udaberririk ankerrena izan zen 1937ko hura, ankerragoa haur baten begietara.