XXI. mendeko islamaren arazoak eta konplexutasuna ulertzen lagunduko duen tresna izan nahi du liburu honek. Islamak hedatzen ari den erlijio dinamikoaren itxura du, baina irudikapenezko eta diskurtso kontraesankorrezko kaos batean murgilduta dagoela ere badirudi. Terrorismoa nazioarteko politikaren aurreneko planoan da, islama jomugan eta basakeriari lotua.