Ofizioz ebanista eta Errepublika garaian Granadako CNTren buruetako bat izan zen. Granadako herri klaseek Maroto maite zuten bezainbeste gorrotatzen zuten tokiko burgesiak eta kazikeek. El Ideal egunkari monarkikoan “gaizkile eta delitugile” izendatu zuten hogeita hamarreko urteetan Granadako langile gatazka latzean bertatik bertara parte hartu zuen gizona. Faxistek Alacanten harrapatu zuten, 1940an, eta modu basatian torturatu eta gero, urte bereko uztailean fusilatu zuten.