Narrazio-mosaiko batez osatutako eleberri honetan, ekintzak berak baino, bizipenen taupada estuek modulatzen dute narrazioa. Azalaren azpian pilpiratzen duen munduaz mintzo zaigu eleberria, egunerokotasunaren intentsitatea dastatzeak eta horretan murgiltzeko desioaz. Istorioak errealitatetik abiatzen dira, baina espiritu ameslari batek dimentsio fantastikoago batera daramatza tarteka.