Eliza Katolikoko erakunde baten ezaugarri nagusiak boterea, funtzionamendu bertikala eta klase aberatsak defendatzeko ekintza dira; erakunde hori Opus Dei da. José María Escrivá de Balaguer-ek sortu zuen frankismoaren hasieran; diktadurako aparatuaren bizkarrezur bihurtu zen, eta kideen integrismoa urte haietako nazional-katolizismoaren oinarri ideologiko bilakatu zen.
Gaur egun, Opus Deiko kideek kargu garrantzitsuak dituzte tradizioz katolikoak diren herrialde askotako estamentu politikoetan, bai eta presentzia handia ere Joan Paulo II.aren Vatikanoan.
Liburua frankismo garaian idatzi zen, eta egilea jazarri egin zuten. Gainera, Espainiako estatuko ale guztiak suntsitzeko agindua eman zuten.







