Errepresaliatu politikoen poemetatik abiatuta sortutako kantuez osaturik, euskal musikagintzan aritzen diren musikari zein kantari ezagun ugarik parte hartu du elkartasuna ikur gisa duen bilduma honetan.
Kantuak, musikari zein kantari euskaldun ugarik bere egin eta diska honetarako bereziki grabatu dituzte. Parte hartzaileen artean aurki ditzakegu: Xabier Silveira, Alex Sardui, Enrique Villareal "Drogas", Iñigo Muguruza, Francis Diez, Anje Duhalde eta beste hainbat eta hainbat musikari.








