Liburu hau mugarri bat bihurtu da haitzuloetako artean jakin-mina duen edonorentzat. Horren eraginez, Europaren Paleolitoko artearen ikerketak bultzada berri bat jaso du; baita eztabaida sutsuak sortu ere. Egoera berri horren ondorioz, aspaldidanik baztertuta zeuden galderak berriro ere plazaratu dira. Nola egin zientzia? Noraino lot daitezke hipotesiak datu enpirikoekin? Bateragarria dira arte hura sortu zutenen unibertso sinbolikoa eta xamanismoaren hipotesia?