Zibilizazioa eraikitzea atsegin-printzipioaren murrizketan oinarritzen da. Baina, bestalde, zibilizazioaren existentzia instintuen joerak mugatzen dituen guztia mailaz maila ezeztatzearen mende dago, eta bizi-instintuak indartzearen eta Erosen ahalmen konstruktiboa askatzearen mende. Egileak uste du Mendebaldeko indar produktiboek erdietsitako mailak ahalbidetzen duela errepresio-soberakina Erosengana desbideratzea. Horrela, zizibilizazio ez-errepresibo baten aldeko aurrebaldintzak eskuratuko genituzke.




