Autoreak, egungo erabateko dekadentziagatik haserre, bere buruari galdetzen dio nola den posible, iraganeko egoera zena izanik ere, Bigarren Mundu Gerra ostean sortzea gutxi gorabeherako gizarte justu bat, nahiz eta prekarietatea nagusi izan, eta, aldiz, gaur egun, oparotasuna izanik ere, nola onartzen ditugun garai askoz latzagoetan lorturiko ongizatea murrizten eta pikutara bidaltzen dituzten aldaketak.
Egungo egoera merkatuen diktaduraren ondorio da, izan ere, finantza-sistemen arauketa ezak mundua oso leku bidegabe bihurtu du, politikarien adostasunaz edo horien eginkizuna betetzeko utzikeriaz baliatu baitira, politikariak merkatuen nahietara makurturiko txotxongilo bihurtuz, baloreetan oinarrituriko gizarte bat lortzeko borrokatu beharrean.
Europak modu koldarrean alde batera uzten ari ditu askatasuna eta berdintasuna, ekonomia eta bidezko gizartea bateratzeko lorturiko printzipio sendoak. Halako egoera batean, beraz, herritarrak ezin dira isilik egon, kasta politikoa ez dago egungo beharren mailan.
Jose Luis Sampedrok idatzi du hitzaurrea, eta bat dator autorearen gogoetekin.