Euskal Herrian, izurritearen gaitzak modu ikaragarrian astindu zuen gizartea XVI. mendearen bukaeran. Zenbait euskal herrik biztanleriaren heren bat ere galdu zuten. Txiroak eta baliabiderik gabeko emakumeak izan ziren guztietan kaltetuenak; aldiz, aberatsek, beren bitartekoez baliatuz, kutsaturik ez zeuden babeslekuetara ihes egiten zuten. Agertoki horrek ezin gordinago erakusten du klase borroka.