Patxik, protagonista gazteak, amets egiten du aurreneko praka luzeak jantziko dituen egunarekin, eta artean, dantzaldia dagoen igandetan neskak zelatatzen ditu bere lagunekin. Patxiren eta bere koadrilaren ibileren eta abenturen bidez, gerrak guztiz eteten duen herri bat eta bizimodu bat ezagutuko ditugu.





