Liburu hau Pragako Zirkuluko kide izan zen Johanes Urzidil idazle sinbolistaren lan ezezagunenetakoena da. Narrazioa 1936an kokatzen da, Euskal Herria irudikatzen duen asmaturiko lurralde berezi batean. Bizitzaren ikuskera berezia duten pertsonaia arraroek bide magiko eta sorginduetan barrena garamatzate orrialdeetan barrena. Caramablu, azken batean, Euskal Herria da, eta euskara, urrea, altxor preziatuena. Liburu osoan zehar, nabarmena da egileak deskribatzen duen unibertsoarekiko lilura eta euskal kulturarenganako miresmena, ziurrenik lurralde honek bere sorlekuaren –Bohemiaren– kultura aniztasuna gogorarazten ziolako.