Narrazio berezi hau mugaldeko ostatu batean kokatzen da. Munduaren azken bazterreko antro galdu horretan, zaharrek begiratu eta gogoratu soilik egiten dute, gizonak mozkor hutsak dira eta emakumeak prostitutak dira gehienak.
Ostatu ilun honetara bikote zeharo literarioa iritsiko da, erotismo sutsua dariona, eta taberna zein narrazioa aztoratuko dituena.
Lan honek nazioarteko Juan Rulfo saria eskuratu zuen 2000. urtean.




9.png)





















