Etorkizuna lehertu rock kaletar estiloko lana da. Hamaika kantuk eta bideo pista batek osatzen dute erritmo eta aldaketa biziko disko hau. Aurreko grabaketaren ildotik dator lan berria, nahiz eta orain estilo zein soinu sendoagoa eta landuagoa erakusten duten.













