Zehaztasun handiko gidaliburua, jateko eta lotarako lekuei buruzko informazioa eta mapa ere osagarri dituena. Arabako hego-mendebaldean dagoen harana da, Burgosekin mugan. Eremuaren %58 basoa da, eta 3 eta 12 kilometro arteko ongi zehaztutako xendrak ditu. Harana natura-gune interesgarri egiten dute animaliek eta landarediak.