Ehun eta hamar igoera aurki daitezkeen tontor guztietara, ibilbide ezberdinak eskainiz. Ibiltzea eta paseatzea nahiago dutenentzat ere baliagarri da liburu hau, hogeita hamar bat gerturatze eta txango aurkituko baitituzte. Pirinioetako printzerriko gidarik berrituena eta osatuena dugu honakoa, beraz. Andorrari buruzko informazio orokorra ere azaltzen zaigu.







