Joxean Agirre Azpeitian jaio zen 1949an eta Zarautzen bizi da gaur egun. Soziologia ikasi zuen Parisen, Kazetaritza Leioan, eta bizimodua kazetari lanetik atera badu ere, literaturgile fin eta pert- sonal gisa estimatzen dute gero eta irakurle eta kritikari gehiagok. Eleberri hauen egilea da: Lehen triptikoa (1986), Gizon bat bilutsik pasiloan barrena (1991), Elgeta (1996), Romain zen bere izena (2003), La lutte finale (2008).