Diego Agrimbau. Publizitate-sortzaile aritu zen urtetan. Editore lanetan ibili ostean, 2003an ekin zion komiki-gidoilari jardunari, askotariko lanak eginez eta genero anitz landuz: erotismotik zientzia fikzioraino, haurrentzako komikitik kostunbrismoraino. Ordutik, hainbat argitaletxetan eta mundu mailako komunikabidetan parte hartu du, besteak beste: La Cúpula, Saure, Planeta DeAgostini eta Norma Editorial Espainian; Albin Michel eta L'Atalante Frantzian; Eura Editoriale Italian; 9 Aldizkaria Grezian; Fierro, Suda Mery K, Domus eta Diario Perfil Argentinan; eta abar. Hamaika sari jaso ditu, hauek aipagarrienak: Prix Utopiales (La Burbuja de Bertold, 2005), Planeta DeAgostini Komiki Saria (Planeta Extra, 2009), Creacomics (La Última Gota, 2009) eta Dany The Oro (El Asco, 2007).
Diego Garavano Salton sortu zen, Buenos Aires Probintzian, Argentinan. Komikiak eta marrazkiak egin zituen, haurrentzat, bereziki. Grupo Banda Dibujada taldeko partaide izan zen, haurrentzako komikia zabaltzeko asmoz.