|
|
||
|
Gureliburuak -> New Releases
IkusezinAdam Walker 20 urteko gazte onbera Columbia unibertsitatean ari da literatura-ikasketak egiten. Ideologikoki hain gorabeheratsua eta iraultzailea izan zen 60ko hamarkadan Walkerrek oso argi du zer norabidetan egin nahi dituen bere urratsak: ez du Vietnameko gerrara joan nahi eta poeta izan nahi du. Patuak, ordea, Rudolf Born eta Margot bikote frantsesa lerratuko ditu bere bidean eta haren izana zein geroa beldurra, sexua eta lilura osagai nagusi dituen triangeluan harrapatuta geratuko da. Indarkeria gau baten ostean, hiruren arteko harremana eten egingo bada ere, bizitako esperientziaren mamu eta itzalek hil artean elkarri hari ikusezin batez lotuta atxikiko dituzte. |
||